Guri buruz
IRAGANA...
Multiaventura San Vicente enpresak 2002an ireki zituen ateak , zenbait bazkideren ilusioari esker, turismo aktiboko jarduerak eskaintzeko ideiarekin. Urtez urte euren ametsa presente mantentzeko borrokatu ziren, ondoan zituzten profesional eta naturazaleen laguntzarekin .
Jarduerak egiten dituen 10 urteko esperientzian, eskualde osoan erreferente bihurtu da Turismo Aktiboaren mailan , kalitate, profesionaltasun eta hurbiltasun estandarrekin .
ORAINA...
2021ean Multiaventura San Vicentek berriro ireki ditu ateak . Aurreko ibilbideari segituz, bere bidea jarraitzen du bezeroei kalitatezko jarduerak eskainiz, tratu pertsonalizatuarekin.
Arroilen jetsiera, piraguak, espeleologia, ferrata eta abar bezalako jarduerak ezkeintzen ditu.
Kantabriako mendebaldeko kostaldean kokatua , San Vicente de la Barquera Espainia Berdearen balio eta erakargarri guztiak uztartzen dituen udalerria da: ingurune natural bikaina, eta bertan Oyambre Parke Naturala nabarmentzen da , sektore ederrenetako bat. Kantauri isurialdea, natur eta paisaia aniztasun handiz hornitua.
Sektorean esperientzia handia duten profesionalez osatutako lan- talde batek segurtasuna bermatzen du jarduera bakoitzean, esperientzia bakoitza bakarra eta errepikaezina eginez. Ekipamendua behar bezala homologatu eta modernoak ditugu jarduerak segurtasun handienarekin egiteko, aldian-aldian berrikusita.
2023az geroztik Familia Ugarien Federazioak (FEFN) ematen duen Familia Turismo Zigilua dugu , eta Turismo Aktiboko helmuga gisa akreditatzen gaitu, jarduerak burutzea erabakitzen dutenean familien beharrak bikaintasunez estaltzen dituena.