Custom Preloader Icon
Preparando tu próxima aventura ...
Multiaventura San Vicente.

Arroilen Jaitsiera Kantabrian

Arroilen Jaitsiera egiten dugu Kantabriako ingurunean. Gure gidarien laguntzaz, mendietan sortzen diren ibaien barrena murgilduko gara. Ibilbide bat egingo dugu, bertan aldaketa ezberdinak gaindituko ditugu, hala nola altuerak, txirrista, rappel egin beharko diren ur-jauziak, jaitsierak, igerilekuak, etab. Arroilak naturarekin kontaktua areagotzen duen kirola da , jarduera dibertigarri eta zirraragarrienetako bat gozatuko duzu ingurune paregabean. Multiaventura San Vicenten arroilen jeitiseran espezialistak gara, Familia Ugarien Federazioak (FEFN) emandako Familia Turismoaren zigiluarekin abalatuta, abentura zirraragarria eta segurua bermatzen dugu.

Zailtasun desberdinak ditugu arroilen jaitsiera aukeratzerako garaian, horregatik 3 maila ezberdin proposatzen dizkizugu:

Arroilak familian

Barranquismo en Cantabria

7 eta 11 urte bitarteko haurrak dauden familientzat diseinatutako arroilak.

Igeri egiten jakitea komeni da.

Jardueraren iraupena guztira 3 ordu eta 30 minutukoa da gutxi gorabehera.

Arroilak: Navedo eta Sebrando (familiarteko tartea).

Hastapen mailako arroilak

Barranquismo en Cantabria 6

Aurretik esperientziarik gabeko hastapen-jarduera edo mailaz igo gabe jarduera errepikatu nahi dutenentzat.

Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.

Jardueraren iraupena guztira 4 ordu gutxi gorabehera.

Arroilak: Navedo, Sebrando, Ajan (beheko tartea), Primincias.

Maila ertaineko arroilak

Barranquismo en Cantabria 8

Aurretik esperientzia duten helduentzako jarduera.

Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.

Jarduera egin aurretik maila-proba egin beharko da.

Jardueraren iraupena guztira 4 eta 5 ordu artekoa izango litzateke.

Arroilak: Cicera, Ajan ibaiaren goi partea.

Sartzen da...

Ekarri behar duzu...